—1859 Urruña—

 

Etxeko xokhoa

 

Jean G(orostarso) Harozteguy

 

Orhiko xoria Orhin lakhet.

 

                          1

Orhiko xoria Orhin lakhetik da bizitzen,

Bere larre sasietan ez da hura unhatzen,

Han zen sorthu, han handitu, han hasi zen maithatzen

Han bere umen artean gozoki du kantatzen.

 

                          2

Dohatsu harek bezala egiten dakiena!

Orhin sorthu eta Orhin gazte-zahartzen dena!

Ez du jakin nahirik zer den kanpoko ona,

Bainan aldiz gozatzen du etxeko ziona.

 

                          3

Bego etxeko xokhoa oraino nor-berari!

Bego ait'amen etxola haur zuhur denari!

Etxea bethi etxe da, zenbat den itsusgarri,

Kanpoa bethi kanpo da zenbat den edergarri.

 

                          4

Etxean pena guziak dirade kontsolatzen,

Etxean zauri minenak noratbait ere hartzen,

Irriak, solas guziak non dirade han baizen,

Gaualdera familia denean bateratzen?

 

                          5

Familiako bizia, zein zaren plazertsua!

Zutaz gabetua dena, zertaz den gabetua!

Ume zurtza baten pare dabila herratua,

Ezin bere bihotzaren aurkhituz sosegua.

 

                          6

Zenbat urrikari dudan bizi dena kanpoan!

Bera da beretzateko mundu huntan ostean,

Jendez da sethiatua eta da desertuan!...

Laguntza onik ez duke bere behar-orduan.

 

                          7

Ahaide txarra hobe da ezenez atze ona,

Atzeak ez du balio etxekorik txarrena,

Hori da alde orotan kurri dohan errana,

Baina ongi aditzeko frogatu behar dena.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus