—1858 Urruña—

 

Baigorriko herri gaixoa

 

An.

 

              1

Baigorriko herri gaixoa,

Zeren eskuetan da hartua.

Mera dute kusion zarra

Mozkorra, alferra eta gormanta

Neuk ere eztaki zen zarra

Herriak ezin soporta

Amaedio ez othe erreboka.

 

              2

Nere intresa dut maite

Bego ene haurra alkate,

Etcheverrik du ama lasungatzen,

Bere osabak aisa tronpatzen,

Heiengatik ostatuak hantutzen,

Baitare bilkura zarrak maitatzen.

 

              3

Osebak mehatxa,

Amak lasunga,

Halere neok ezin molda

Mutiko moldegatza.

Ama emazte urguilusa,

Banitatez guzia bethia,

Oseba amerikanuak aberastua.

 

              4

Jaun zaharra aisa enganatu.

Ez elizan beretzat hartu,

Bainan hil obean esposatu,

Orduan andre hori madamatu,

Hantxe fite hektorek hautatu,

Sapetan semea orduan handitu.

 

              5

Patharre haren aitaso,

Etchauzko lekaio edo esklabo,

Madama Harispe utzi libro,

Zeren egin zuen semea notari,

Geroztik ez dire nehoren zerbitzari.

 

              6

Morde d'Abbadie izan balitz orduan hango

Etcheverry etzuen utziren frango,

Arrantzari eta sapetan

Etcheverry aitaso izan

Pertoila eta eztena

Astean bizi laguntza.

 

              7

Satan ez balu bereganat deitatu,

Etchauzko lekaio behar zuen hiatu,

Patharrek hura zuen premuntzat hartu,

Familiak ez behar hartze sobra urguilu.

Bada-arras egia handia.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus