—1858 Urruña—

 

Erromanoak euskaldunen gidan

 

Alexander Meabe

 

                1

Erromanoak Euskaldunen gidan

Estimutan begiak landatu

Zituzten, zituelako fermutu

Euskaldun berek gidak segidan.

 

                2

Ezin prezatuzko prenda larria

Gida hau Euskaldun jigantentzat

Hek hazkar klar atxikitzekotzat,

Gai eder handizki maitagarria.

 

                3

Hau Erromanoak errespetutan

Hartu zuten Euskaldunenganik

Bahi ezin garaituzkoenganik

Ekhartzekotz beren harmadetan.

 

                4

Hau beraz Lau-buru laudagarria

Khoroatu ederraz estimatua,

Konstantino handiaz ohoratua,

Emanik Labaro izen berria.

 

                5

Bandera hau etsai latzen kontra

Kausitu zen trionpha goren hetan

Zointzubek latinezko itzetan

Deitutzen baitire non plus ultra.

 

                6

Euskaldunen Jaun Pelaioen izena

Espainian aipatua estimutan,

Erretzen zenian hau erreboltan

Estrainatuz gerla latzgarriena.

 

                7

Bildu zituen Pelaio pelegrinak

Mauruenganik urrundutzerat

Iheslekhu segur hetarat,

Gan izan ziren Espainolunak.

 

                8

Pelaio lehenik hek zuten hartu,

Konseilu handian beren nausitzat,

Espainia guziko erregetzat

Akortasun berean proklamatu.

 

                9

Pelaio horduan jende flakoak oro

Igorririk mendi halthotarat

Sartu zen Covadongan gerlarat

Lagun unekin Mauruen espero.

 

                10

Cordobatik Covadongarat

Jautsi ziren Mauruen bi harmada,

Tarako eta Muza hek gida,

Azkhenekoa gan zen Gixonerat.

 

                11

Fletxazko edoia Tarakoen tropak

Arthiki zuen Covadongarat,

Othoitz oihu mandatu zerurat

Igorri zuen Pelaio unaen tropak.

 

                12

Apokalysiko andre hari

Deiturik mirakuilua gertatu,

Fletxa hek gibelerat tornatu

Horduan Mauruak lotu ihesari.

 

                13

Pelaio zituen fidelak mila

Mauro bentzutuen kholpatutzen,

Deba ur handiraino segitzen,

Hilik pasaturik ogoi mila.

 

                14

Gainereko Mauro eskapatuak

Pasatutzean mendi batetan

Mendia eroririk bebetan

Gelditu ziren oro lehertuak.

 

                15

Horduan Pelaio Euskaldunen Jaunak

Deitu zituen beitik bereganat

Mendirik segurren hetarat,

Berak igorritako presunak.

 

                16

Plazatu zituen kanpo handitan,

Manaturik etxeak egiteko

Eta lurra laboratutzeko

Espainiaen erreparazionetan.

 

                17

Espainiola heldu izan da

Bitorio miresgarri handitan,

Nazione borthitzen espantutan,

Munduari hartutzerat harrunda.

 

                18

Ez zen hemen gordetzen iguzkia

Erresuma huntako Phurubak

Halthoki dauzkatenak burubak

Euskal-Erritan dute ethorkia.

 

                19

Belasko, Sandobal, Zuñiga,

Eta bertze etxe eder franko

Euskal deitura klar klar klareko

Dire erran dudan egiaen froga.

 

                20

Berexiki dut aipatzen Guzman

Etxe klar eder karitatosa,

Du Euskal deithura deliziosa,

Erran nahi du guzieri eman.

 

                21

Etxe klar huntako San Domingo

Espainia eta Frantzia argituz

Maria Saindua bethi maitatuz

Egin izan zuena hau klarrago.

 

                22

Da klar San Domingoen odoleko

Frantziako Enperatriz Eugenia

Utzi izan duena Espainia

Huruski Frantzia gobernatzeko.

 

                23

Jaunak lagun dezala urthetan,

Enperatriza Napoleonekin

Jende intresatutakoekin

Frantzia ederraen abantailetan.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus