—1858 Urruña—

 

Eskualduna

 

L.D. Indianotegui

 

Airea: Doniguanen andre gaztendako

 

                1

Bethi fier, leal eta kortes

Eskualduna kantabre da sortzez } bis

Izena du xoilki kanbiatu,

Bainan ezta arraza mendratu. } bis

 

                2

Alferretan sabantak penatzen,

Noizdanik othe hizen xekatzen,

Horren berririk nehork etzakik

Aments ukhan othe duk hasterik.

 

                3

Aitorren seme Murga handia,

Aphalak aphal hire buruia,

Hire nobleziak data badik,

Baina eskualdunarenak eztik.

 

                4

Hunen obrak aiho handikuak,

Juje onez ongi prezatuak,

Itsasoan nola leihorrian,

Hunen pare guti da munduian.

 

                5

Errumano fierrak aguatik

Partida zuiela arrapatu,

Lehoiaren pare ezarri hi

Bere gostuz jakin hire berri.

 

                6

Kantabre noble hain famatuia,

Hire kasta ez duk ez galduia,

Hire odol bera duk zainetan,

Mendi hoien bi alderdietan.

 

                7

Itsasoko hire balentriak,

Zenbaitek ongi beren nahiak,

Amerika nork zuien bidali,

Bertze batek bainan hi gidari.

 

                8

Baleari nor zen atrebitu

Mustro hura nork lehen bentzutu,

Eskualdunak dio munduari

Erakhutsi nola jokha hari.

 

                9

Hire lenguaia admirabliak,

Oraino guti ezagutuiak,

Orai behar dik orai brilatu,

Printze bat duk hartaz agradatu.

 

                10

Hark dik hura ongi konprenitu,

Haren edertasuna prezatu,

Printze sabant dena izpiritu,

Zuri esker behar du brilatu.

 

                11

Napoleon du bere izena,

Izenetan den podorosena,

Izen hori maita eskualduna,

Hortarik behar duk hire ona.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus