—1858 Urruña—

 

1643. Muñosek Baiona Españari saltzen

 

Jean Martin Hiribarren

 

                    1

Zer da berri, errak laster, Epherra,

Urthubiak eginen lasterra

Hirriskerian nihoiz hura huzkurra,

Non da, errok, laguntza beharra.

 

                    2

Urthubia Ziburuk gerizatzen,

Donibanek Ziburu ukitzen,

Donibanen etsai beltza gordetzen,

Baionari sareak hedatzen.

 

                    3

Haika lotik, haika laster, muthilak,

Urthubiak higuin lagun hilak,

Har guziek, har gorosti makilak,

Ixilaraz mihien ezkilak.

 

                    4

Erran zuen, eta hor berehala,

Non zen jalgi hartz gizonen saila,

Gorostia burrunban zabilkala,

Asko aldiz zenbait otso hila.

 

                    5

Hetan ziren Zigarroa, Lizardi,

Garro, Urdin, Lizarritz, Garmendi,

Etcheberry, Hiriat, Berro, Murdi,

Argainaratz, Bonihorte, Mendi.

 

                    6

Uria da zurruta larriz hari,

Gogoz behar jarreki bideri,

Hedoietan izar bat ez ageri,

Uhar, istil tarte denei jari.

 

                    7

Urthubia, lagun hartzak ondotik,

Donibanen sartzen oro gatik,

Han ikhusten gaphirio tartetik

Zerbait argi etxe suspitxetik.

 

                    8

Han zen Muños theilatu arrasoan,

Nola huntzak argi ihesean,

Errara lo zabaldu mihisean,

Lagun asko erne sahetsean.

 

                    9

Etziteeken arpegi beltzagorik,

Nihor gutik haren sorbaldarik,

Herioaz etzuen axolarik,

Ikuspenak bat uzten lazturik.

 

                    10

Beldur gabe Urthubia da sartzen,

Harrabotsak Muños iratzartzen,

Paperei su ematen abiatzen,

Aiztoari ere betan lotzen.

 

                    11

Urthubia gero gerritik hartu,

Ihausketan biak abiatu,

Besoz beso ixterrez ixter lothu,

Lagun oro zirela harritu.

 

                    12

Amor eman Muñosek azkenean,

Agertzeko frikunen lanean,

Baionari bere hoberenean,

Sartzen zion etsaia barnean!

 

                    13

Urthubia lan honek handitu,

Geroztik zen Bizandia deitu,

Bizandia Urthubian ez histu,

Premu oro Bizandiak ditu!

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus