—1858 Urruña—

 

Kantu berri paratzen

 

Dominika Hiribarren

 

                      1

Kantu berri paratzen Dominika Hiribarren,

Zerbeit erran nahi du eztakien arren,

Esperantzan dagolarik prima eder horren,

Nahi duena franko uztenuke baden.

 

                      2

Urruñatikan zait letra bat arribatu,

Amodio handirekin nuen irakurtu,

Intenzionea orduan nuen hartu,

Orai behar ditut paperian markatu.

 

                      3

Esplikazioneari egon nitzen guardian,

Prima eder bat bazela Urruñako herrian,

Eman behar zirela eskuara garbian,

Bai eta ere kantatu plazaren erdian.

 

                      4

Urthetikan urthera bethi prima berria,

Eztu gaizki ohoratzen Urruñako herria,

Hori da gizon bat hainitz maitagarria,

Gure alegeratzeko Jainkoak egorria.

 

                      5

Nere baitharik ez naiz pertsulari abila,

Libertizione eder bat egin nahiz nabila,

Esperantzak ere baliotu mila,

Irabazten banitu untza eta makhila!

 

                      6

Prima emaiteko du afizionea,

Nolazpeit egiteko libertizionea,

Nik egiten dut orai deklarazionea,

Berak emanikan permizionea.

 

                      7

Libertizione egiterat nolazpeit aplika,

Lehenik kanta, gero pilota eta bleka,

Hauzo herrietarat dezagun publika,

Guziak ethorriko gare itzulipurdika.

 

                      8

Jaun hori ibili da Abyziniako partean,

Bizia arrisku etsaien artean,

Ezta halere sarthu hekien gathean,

Hain kuraie zuen atheratzean nola sartzean.

 

                      9

Han gudukatu eta norapeit abia,

Frantziarat zuen bere egarria,

Egoiteko nahi baitzuen toki bat garbia,

Hargatik hautatu du eskualdun herria.

 

                      10

Jaun horrek urrikari du presuna paubria,

Higual estimatzen xehia nola larria,

Neke da atzemaitia bertze bat hobia,

Zenbeitek irabazten dute harekin ogia.

 

                      11

Jaun horrek maite baitu hainitz karitatea,

Zer nahi duzue batek gehiago egitea,

Jon Doni Petri, idekozu zeruko athea,

Lorian pasa dezan eternitatea.

 

                      12

Agerian eman ditut hamabi pertsu berri,

Hemen gelditzen naiz zure zerbitzari,

Jainkoak egin darot zerutikan argi,

Biba berriz lurrean Jaun Abbadie.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus