—1858 Urruña—

 

Erromesa

 

Etchebehere "laphurtarra"

 

Airea: Etxospeko alaba (sic)

 

                1

Ardo gaxo izurritez betheak

Berrets ditu korrelan atheak,

Erromesak iragaten urtheak,

Herrestatuz zokhotan gatheak.

 

                2

Ez bazaio ethortzen zarpetarik,

Noiz edo noiz arditez bertzerik,

Agur guti izaten hauzotarik

Gutiago bazkal gonbidurik.

 

                3

Sos eskuan ez denetik agertzen

Saheskara saltzailek beiratzen,

Gaphelurik nehork ere ez khentzen,

Xakhur oro athetan oldartzen.

 

                4

Berina du gorphutzetik iduri,

Lan du aldiz ihesten haizeri,

Haragian deusere zor lumari,

Hala ere gutik urrikari.

 

                5

Nausiekin gantzik ezin bilduko,

Argi lehen bethi jeki beharko,

Astirik ez buba egiteko,

Guti janez etxe arinduko.

 

                6

Ilhun dute guzietan aurkhitzen,

Hoberenak ez jakin mintzatzen,

Sabelari jan sobera egortzen,

Edo janak nihoiz ez asetzen.

 

                7

Neskatxek ondar oro bekhaizten,

Bekhurunde andrek erakusten,

Jauna nihoiz etxean atzematen,

Agurtzerat denean joaiten.

 

                8

Lehen zuten herriko egintzetan

Ontasunek ematen argitan,

Zuhurra zen aitua lan orotan,

Zorigaitza jauts arte zurrutan.

 

                9

Ez du zeren erakuts izpiritu,

Hitz guziak tapatuak ditu,

Halere ez behar errenkuratu,

Nihorenik erriez ukitu.

 

                10

Dendariak ostoz estali nahi,

Zapatainak ez bekhaizten lohi,

Janaritzat herresa edo zahi,

Bestelako bere krema ahi.

 

                11

Balin badu zorretan xumerena,

Laister gain du deitura frikuna,

Ohointzetan bethi haren izena,

Jandarmeri gogoratzen dena.

 

                12

Beharrik da zeru goretan Jainko,

Bere haurren noizbait bardintzeko,

Ez ditezke onak batzuendako

Eta minak bethi bertzendako.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus