—1858 Urruña—

 

Ostatu on bat

 

Antoine Choperena

 

                  1

Ostatu on bat herri batetan

gerthatu nintzen ustegabetan,

Bazkari batez lau lagunetan

Ostaler hori bere lanetan.

Espantu frango bere salsetan

Ageri da gero obretan.

 

                  2

Ostaler hori goizik jaikitzen

Zortzi orentan sua hila zen,

Haragia re buxerian zen,

Hameka orentan berdura sartzen

Eguerditako bazkaria prestatzen,

Manera ona zopa on baten.

 

                  3

Zopa jan eta haragi hori

Ekartzen dute egosi berri

Ikusi eta zin daite irri

Poxi poxi bat eman daut niri,

Zer khenero zen ez zen ageri,

Mami guti ta hezurra jori.

 

                  4

Zahi dabila zerbitzaria

Saltsa bat bada egin berria

Nahi dugunetz haren erdia

Eman behar da huni gardia,

Saltsa ez dela egin berria

Bezperakoa nintzen hasia.

 

                  5

Galdeiten dugu erraki hori

Ekhar dezala gobernantari

Ongi errerik gixena guri,

Ikusi eta ein daite irri

Xikiroaren ama xarrari

Mehetzen bainan ez zen ernari.

 

                  6

Arnoa dugu Bordelekotik

Edo bederen Chalossekotik

Ez gaitik joko hunek burutik

Aboilatua ongi huretik,

Edan dezagun orok gogotik

Herritarrem beldurra gatik.

 

                  7

Kafe on horrek oro ahanzten,

Galde orduko bereal han zen,

Istantean ur pegarrian zen,

Hasten da bada noizbait ekartzen

Ura doi doia hasia belzten

Kiker erdi bat porroska bazen.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus