—1858 Urruña—

 

O Gernikako haritz

 

An.

 

Airea: Gernikako zuhaitza

 

                  1

O Gernikako haritz ospe handikoa,

Mila urthe joan huntan berdin gabekoa,

Eskaldunen artean hain ohortua,

Atze herritan ere hanbat aiphatua.

 

                  2

Zure itzalera ziren arbasoak biltzen,

Han zuten beharretan biltzar idukitzen,

Han bethi segur zuten kopetan zentzua,

Bai bihotzetan ere lehoin animua.

 

                  3

Zure gerizera gaur bagatorz gu ere,

Asmu handi bat egin nahirik bai gare

Frantzian sorthu haur bat behatzen baitzaiku,

Han beharrez goraki guretzat aithortu.

 

                  4

O haur handi, haur noble zaudena jaiorik,

Napoleonen eta Guzmanen leinutik,

Zu zaitugu egiten zuhaitz hau lekhuko,

Gure herriko seme maitiena bethiko.

 

                  5

Ez dakizuke gaitzi Enperadorea,

Gure egin dezagun zure haur noblea,

Barkha ezaguzuke gure ausartzia,

Ibero alaba da zure Eugenia.

 

                  6

O zeruak igorri haur preziatua,

Zaren bethi zeruaz maitheki zaindua,

Egizkitzu erroak hain barna Frantzian

Nola gure haritzak lur hunen azpian.

 

                  7

Zure ait'amak luze zutaz bitez goza,

Frantziak zoriona zutan aurkhi beza,

Leinu luzeenaren zaren hastapena,

Zure omena munduan urrun bedi barna.

 

                  8

Kantabroek ez dute ukhatuko lana

Haritz honen azpian gaur egun,

Bai zure señoria heien bihotzetan,

Maiteki da egonen mendeen mendetan.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus