—1858 Urruña—

 

Laurier Et Chêne

Cantate allégorique sur le mariage de l'Empereur
et sur la naissance du Prince impérial

 

Jean Duvoisin "Gazteluberri"

 

        Le Fénix de la paix (solo)

 

Haize beltza mendietan

Baratu da emerik,

Ez da gure aldapetan

Gehiago elhurrik.

Bildots maiteak, bazketan

Jauzka zaizte gogotik,

Artzaina dago gardian,

Ez da otso beldurrik.

 

        La Renommée et la Gloire (Duo)

 

Bizkaitik Nafarroara

Hebrotik Arretara

Zelhai mendietan

Larrain oihanetan.

Haritzak iharrosi dira hiruretan!

Nafarroako erregen jauregi noblean,

Azantz ozen bat entzun dorreen gainean.

Harmetako salhan,

Gathea kraskaka,

Banderak zaflaka,

Panopliak dardaran.

Errazue zer berri den egun munduan.

 

        Les Génies des Septs Provinces Basques (choeur)

 

Gernikako haritza,

Erronkalgo urritza,

Neguan hostatu!

Ezpel eta erramu

Gaur dira loratu!

Jauz zaizte,

Boz zaizte,

Eskaldun zaharrak,

Bota irrintzinak!

Haritzari erramu

Baitzaio xerthatu!

 

        Le Génie de la Cantabrie (Solo)

 

Kartagotarrez geroz

Erromatarrez geroz,

Eskaldunak ez du

Odola ukhatu!

Ipharreko jendaiak, Agotak bentzutu,

Hegoako mairu beltzak phorroskatu,

Adurreko hegitan frantsesa baratu!

Annibalek Kanen,

Zesarrek Darsalen,

Eskara aditu

Eskaldun maithatu!

Napoleonek gutan andrea bilhatu!

 

        Les Septs Génies (Choeur)

 

Gernikako haritza...

Haritzari erramu

Balinbada xerthatu,

Enperadoreak

Eta erregeak

Huni zaizko guziak begira gelditu!

Burutan dabilate gogo eta asmu,

Xertho hunetarik zer behar den gerthatu?

Gando bat da sorthu,

Ederrik altxatu,

Kantabria boztu!

Zerua da mintzatu!

Asaldutan zirenak batean gozatu!

Gernikako haritza,

Erronkalgo urritza,

Gaur dira loratu!

Ezpel eta erramu

Guzia flokatu!

Boz zaizte,

Jauz zaizte,

Frantses eskaldunak

Bai et'erdaldunak!

Haritzaren gandoa

Dezagun khoroa.

 

        Tous les Génies réunis

 

Goazen beraz, goazen oro

Haren inguratzera,

Ageri daite gero,

Non jinen den oldartzera!

Altxa dezagun bandera,

Eta ezar ikhara,

Dugun kanta batean.

Biba Enperadorea!

Gure begiratzailea!

Biba gure Andrea!

Biba gure Printzea!

Biba Frantzia!

Biba Eskal herria!

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus