—1858 Urruña—

 

Oraiko neskatxen moduba

 

Baluyan

 

Airea: Arkuloren kanta

 

            1

        Alaba

Ai, ai, ai! Ama, buruan min!

Arta jorrara gan ezin!

Josteko batzu nere gelan orai banituzke behin:

Bertzela ez dakit zer egin.

 

            2

        Ama

Bai, nere haurra, bahuake,

Nahi badun izan bake,

Hire aitak emasabelaz ez du batere sineste,

Zertako hartu du emazte?

 

            3

        Alaba

Manean, ama, ote da kafe?

Xortaxo bat nahi nuke,

Karrukaka nire sabela nihon ere ez dagoke,

Laguntza zerbait behar luke.

 

            4

        Ama

Bai, nere haurra, izanen dun,

Kausi badezaket nihun;

Agorient ttantta bat ere xixari hiltzeko on dun,

Izanik ere hirur ehun.

 

            5

        Alaba

Herriko besta hor da heldu,

Ni behar naiz ahalketu!

Soin berriaren erosteko aitak ez omen du diru:

Beharko dugu enganatu.

 

            6

        Ama

Zein ilunik zauden, Piarres:

Zeren duzu kopeta beltz?

        Aita

Ai, Maria, diru galdea eta ni moltsan baterez.

Etxea bethe dugu zorrez!

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus