—1857 Urruña—

 

Eskaldun baten auhenak.

 

Louis Ithurbide

 

Airea: Erregina andrea Españiakoa.

 

                    1

Ene lira leiala orai duk denbora,

Ilhunbetarik gaitzen argira athera;

Eskalduna dezagun guduka goraki,

Haren zorakeria auhenda saminki.

 

                    2

Nun dire bada orai Eskaldun gazteak?

Herrietako lili gai ziren loreak,

Nun dire bada aiten lekuko handiak?

zueri nago eske India tristeak.

 

                    3

Bi aldiz ehun mila aise iraganik,

Erraietan dituzket ekartean tristerik;

Erdietan ez date sasiagarria.

Heien bizia dago auhendagarria!

 

                    4

Aurthen zaiku pestea bihotzen sokhorri,

Kolpe kolpez furian gainera erori;

Laur ilhabathe osoz gutarik laurdenak,

Aurkitu ditu urbil herio krudelak.

 

                    5

Gure burua dugu guhaurk enganatu!

Haur prodigoa dugu utsean segitu,

Oi Eskaldun maiteak! gure etsenplua

Ez bedi izan zuez othoi segitua.

 

                    6

Ez haut aski prezatu Eskaldun herria,

Berant diat ohartu ene errokeria!

Hire orhoitzapena bekit ahanztean,

Ezen eskuina ihar memento berean.

 

                    7

Noiz dut noiz ikusiren nere sor herria,

Mundu huntan enetzat zorion guzia,

Noiz ditu! ikusiren nere burhasoak,

Ahaide, adixkide, nere amodioak.

 

                    8

Nun da nun maite nuen Larrungo mendia?

Ziharraren pareko Urdaxko ibaia?

Eta arbola borthitz muskil eder dunak?

Hetaz orhoitzean tut ixurtzen nigarrak.

 

                    9

Utz zatzik Eskalduna utz zatzik Indiak,

Desertur joaiteko asmu tzar guziak,

Oha erakustera Eskaldun odola.

Guduetan hiltzera hire aitak bezala.

 

                    10

Kanta zatzik goraki ethorkizunean,

Kanta keien eginak umore onean;

Iraganari hartuz hekien izenak,

Errepika ezatzik xasur eskaldunak.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus