—1856 Urruña—

 

 

Egun zerk uskalduna...

 

An. Çuberoutarra

 

Airea: Egun zerk uskalduna...

 

            1

Egun zerk uskalduna du alageratzen,

Arroparik hobena zeren du ezarten,

Zerk du hola mundia hara hunakatzen,

Eta jende ostia algargana biltzen?

 

            2

Egunko besta hunek

Zutu estonatzen,

Zer dien Uskaldunek

Hola uhuratzen. (berriz)

Eni, adiskidea,

Bazira behatzen,

Egunez jei handia

Deizut nik erranen.

 

            3

Uskaldun populia,

Hanitz da famatu,

Hark din korajia

Mundian hedatu. (b.)

Bere aiten fedia

Hartu du osoki

Hen erlijionia

Maithatu goraki.

 

            4

Haitatzen tu zelian

Saintuzko patronak,

Haien manhamenian

Ezarten herriak. (b.)

Haier du gomendatzen

Bere izatia

Urthe oroz emaiten

Bere uhuria.

 

            5

Patron egun handian

Uskalduna bozten,

Bestari da Elizan

Fidelki juntatzen. (b.)

Nula zien zelia

Harek merexitzen

Maithatuz berthutia

Ordian entzuten.

 

            6

Etxen dira bildiak

Egun eder hortan,

Adiskide maitiak,

Askaziak hetan. (b.)

Algarren ikhustiak

Untsa dira bozten

Algarren maithatziaz

Bakian bizitzen.

 

            7

O herritar maitia,

Zuri niz mintzatzen,

Ene pensamentia

Deizut nik erranen. (b.)

Oso begiratziaz

Hain kostuma hunen

Mundia duzu zutzaz

Jelorri eginen.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus