—1856 Urruña—

 

Herrietako bestak

 

Paul Louis

 

Nihil operis facietis in eo

 

Airea: Donostiarat noha, Josepa, adio! edo: Gitarra txartxo bat nerekin laguna..

 

                        1

Neurri maitenez hatsa duzun aingerua,

Lagun zakizkit, othoi, utzirik zerua!

Herrietako besta maite ditudanez

Bertsu hauk ont detzadan antze zuk emanez!

 

                        2

Gizonaz artha duen Jainko nausi onak

Eman ditu bizian plazeren egunak,

Hari esker ditugu deskansua, bestak,

Atseginekin irri, joko, dantza, kantak.

 

                        3

Alegiaren mende xoragarrietan,

Zoriona zabilan Greken herrietan,

Oste handiak bilduz, Olynpian guziz

Koplari ospatuak hauzo sorraraziz.

 

                        4

Pindaro ezin hilaz orhoitzen gareino

Munduan izpiritu phindar diraueino,

Ez dire ahantziren egun aiphatuak,

Thebano koplariak noizbait kantatuak.

 

                        5

Fedean ethorkia dute gure bestek.

Guti uste dutela noski hainitz gaztek,

Hortik Eliza besta Herri-bestak deitzen,

Sainduei bailute maiz ohore bihurtzen.

 

                        6

Ezkilak errepikaz goiz abiatzean,

Besta baten berria airez hedatzean,

Zabaltzen du bihotza atsegin nahiak

Ohi baino argitzen Majaren begiak.

 

                        7

Bestako alegriak oihuak baditu,

Erdaldunik gureak ez ditut aditu,

Mendiz kanpo ez baita oihartzun arina,

Ihardesteko gazte guren irrintzina.

 

                        8

Josteta berdintsuak, atseginen bahi,

Eskaldun gehienak bestez ditu nahi:

Pilota eta dantzak, Pastual, kantekin

Jendea bateratzen plazer berarekin.

 

                        9

Lehen ikusi ditut asko herrietan

Sokha dantzak ibiltzen denen lorietan,

Zertako ez da hori Urruñan ohitzen

Harat Eskaldun oro direnean biltzen?

 

                        10

Ziberutar alaiak, hizkuntza maitekin

Bizia nahi luke lasterka, dantzekin,

Arin eta zalhua, oro kortesia,

Bestako plazererat handi du lehia.

 

                        11

Josteta ederrena dituzten herriak

Badakitza non diren urrun gazteriak,

Omen baitarraikote Urruñako bester,

Lapurdi guziak du bestak harat laster.

 

                        12

Han, plaza ederrean, mundu bat inguru,

Pilotari hautentzat aithor eta dira!...

Han ohore kausten du, orai, koplariak,

Bertsu onez baditu kanten mugarriak.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus