—1856 Urruña—

 

Errexinoleta kantan

 

Jean Martin Hiribarren "Gaztainalde"

 

Airea: O luce qui mortalibus

 

            1

Errexinoleta kantan

Hari bedi itzaletan,

Hulako besta burutan

Ez da gure irritsetan.

 

            2

Zerk habilka dili-dala,

Dorre gorako ezkila?

Uste duk ez dakigula

Elizak besta duela?

 

            3

Ilkhi deneko iguzki,

Gizon ala emazteki,

Altxatzen dire arraiki

Oihuz badela lan aski.

 

            4

Hirur egun osoetan

Minik gabe bihotzetan,

Nor ikusten da gortinetan

Nola gu herriko bestan?

 

            5

Besta aro onak ditu,

Berratarrak egin txistu,

Ez ahal zaite unhatu,

Hutsik bazaite hunatu?

 

            6

Aiztian sarthu haizena,

Bekhoz bekho hor hagona,

Azkaindar muthil lerdena,

Egitzik bi irrintzina.

 

            7

Hor dabila xirrikitun

Haurrak ondotik, tun, tun, tun,

Balin bada nihon atun,

Bilduko zaio erosdun.

 

            8

Aldeko xahato hori

Emok, Pello, musuari,

Horrek ziok haroari

Emanen ez duen jari.

 

          9

Atzoko predikaria

Etzuian hain lazgarria,

Utzi zeraukuk hirria,

Garbi badu ithurria.

 

            10

Glu glu ferekan gerritik,

Ttirok dio gorenetik,

Baduela gorriñotik,

Ur gabea errekatik.

 

            11

Gaxik ere du athera

Kasakin loratu hura,

Egina baitu josdura

Arbasoen arabera.

 

            12

Lili dagozko plazari

Zortzi muthil pilotari,

Hirur ehun oihulari,

Herri guzia kantari!

 

            13

Urthe zare lehertzen,

Hirur egunez jostatzen,

Bethi besta akhabatzen,

Bertzea dela galdetzen.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus