—1856 Urruña—

 

Herriko besta

 

Jean-Martin Hiribarren

 

Airea: Madrideko plazaraino guziak lerroz lerro

 

                      1

Urthe guziz eskaldunek besta egiten dute

Ez izanik ere bethi lekhuko Bonaparte:

Hargatik haren begia hurbil eder zaiote, (bis)

Bihotzak ikus baletza otsegin liokete.

 

                      2

Jainko handia delakotz lan guzien buruko

Lehen eguna izaten ohi da Elizako,

Hauzotar aphez batek du predikatu beharko (bis)

Ez diola patroinari lorerik bekhaiztuko.

 

                      3

Etxeko jaun guziak du Meza nausiko aldi,

Seilharuek behar dute haren lerroez gaindi;

Itxura hil luke bestak ez balire hain lodi. (bis)

Gorthean dira herri denak agertu behar handi!

 

                      4

Goizetik arrats patent da sakramentu saindua

Aldarea duelarik lorekin aphaindua,

Ez baita gure herritan nihor ere Judua, (bis)

Ikusten da buru oro Elizan aphaldua.

 

                      5

Biharamunean dire ixter denak jauzian,

Irrintzirin arraienak muthil lerro guzian,

Ez du nihork min xumena lanaren gutizian (bis)

Holako egun bat ez du khorodunak bizian!

 

                      6

Etxeko andrek dituzte bihotz min handienak,

Ikus arte mahainean nola dituzten lanak;

Abiatzean burrunba atsegin bahi onak, (bis)

Marthek sinhets dezakete direla erreginak!

 

                      7

Goizean, eguerditan, bai eta arratsean,

Mahaina bethi gaindiz da aixkiden irritsean,

Gonbidatuak iazdanik aitak khalden hatsean (bis),

Urthe batentzat basoak betherik trinkatzean.

 

                      8

Hirur egunez lerroan ez da lanik egiten,

Errenkura oro dire batzerrerat ematen,

Ez da gose edo behar hauzo nihor ikusten (bis),

Duenak ez duenari deus ez dio bekhaizten.

 

                      9

Atsoak athera du soin bi itxuretakoa,

Horiaren gain pinttarka lili izarrezkoa,

Bilhatu du eskaleak garbi den burukoa, (bis)

Nihork nihon ez du eskas nigar xukatzekoa.

 

                      10

Ez dire ganean ere oihartzunak ixiltzen,

Haurrak tarte guzietan hari dire jostatzen,

Xirribikariek dute muxikaria biltzen (bis)

Deskantsu nahi direnek pasaietan hautatzen.

 

                      11

Muthil hautuen lehia bethi da pilotarat,

Hamar herritako lagun badohaz ikusterat

Zenbeit Azantz eta Perkain biltzean herritarat (bis),

D'Abbadi jaunak agindu untzen irabazterat.

 

                      12

Bestetako errege da pikolari nausia,

Makhila gori ederra errietan josia,

Untza hori maitea ia sakelarat jautsia (bis)

Sorrarazi gabetarik nihoren jelosia.

 

                      13

Artzainak ala nausiak berdin dire jostatzen,

Bakhotxak bere hirriak gora ditu egortzen,

Attona baten kopeta ez da goibel gelditzen (bis)

Urthe baten ungia du edozeinek bilhatzen.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus