—1856 Urruña—

 

Khantore berri batzu

 

Salvat Daguerre

 

Airea: Nor nahik zer nahi den erranikan ere

Ahazpandarra nuzu bai nahi ere.

 

                    1

Khantore berri batzu nahi tut pharatu,

Sujeta zertaz den orai deklaratu,

Gure eliza phesta dugu zelebratu,

Eginbide guziak ederki konplitu,

      Pilotan jokhatu,

      Onheski dantzatu,

      Gostuz libertitu

Ez dut uste nehori zaukun dolutu.

 

                    2

Libertimendu hori, oi gure herrian,

Aurthen egin dugu plaza ederrian,

Batzu pilotan eta bertziak soinuan,

Laur edo bortz egunez guziak lorian

      Theatre gainian

      Trionpha handian

      Musika joitian

Dantzan ari ginen omore onian.

 

                    3

Pilotari horiek kanpotarrak ziren

Ahazpandarren kontra ari baitziren

Gizona galantak dira plazara agertzen,

Ez baitute sekulan makhurrik xerkhatzen,

      Ederki jokhatzen,

      Bai eta mintzatzen,

      Eniz estonatzen

Etsenplu zaharra baitute segitzen.

 

                    4

Ahazparneko horiek pilotan artzian

Akordatzen dira elgarren artian

Nihor ezagutu dut partida batian,

Pare guti dutela Laphurdi guzian,

      Ez eta Frantzian

      Bardin Espainian

      Lege zaharrian

Besogainka jo gabe moda berrian.

 

                    5

Leheneko urthetan eliza phestetan

Aste guzia artzen ginen pilotan

Bai eta bertze zenbait dantza jauzietan,

Ostaturaz geroztik khantaz errepikan,

      Elgarri pertsutan

      Tringatuz artetan

      Erreita handitan

Bainan gauherdiko zoin gure postetan.

 

                    6

Bal bat agradablia zuen gazteriak

Huna beaz orai pertsutan berriak,

Xarmagarriak ziren hango dantzariak

Eta partikulazki andere gaztiak

      Berenaz propiak

      Ederki jauntziak,

      Onhestak guziak

Non nahi pharatzeko pare gabiak.

 

                    7

Theatre hartan bazen anhitz soinulari,

Aplikatzen ziren beren musikari,

Muthil gazte xarmantak han ziren ageri,

Etzutela faltarik eginen phestari,

      Batzu pilotari,

      Bertziak dantzari

      Bai eta khantari,

Idibarnegaray zuten pertsulari.

 

                    8

Gure herriko phesta zoin zen xarmagarri,

Gazetetan behar litake ezarri,

Lehenik Baionarat primala igorri,

Berifika deitzaten zortzi pertsu berri,

      Monsieur Dabbadi,

      Zu zire nagusi,

      Priman buruzagi,

Huntan finitzen dut zure zerbitzari.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus