—1856 Urruña—

 

Herriko besta

 

Jean Baptiste Larralde

 

Airea: Hau da Frantses istu(di)endako alegrantzia handia.

 

                            1

Herriko besta denaz geroz aurthen kantuen sujeta

Nik ere zerbait erran nahi, dezagun denbora pasa

              Ez naiz, sobra dakit (sasoina ganda)

              Gehiago gazte, bai hala da!

Bainan egun huntan zaharrik nihon kausitzen othe da?

Ez thanburin, xirola-soinuz guziak airosten gira.

Goazen beraz zahar-gazteak, goazen herriko plazara.

Atseginez hain aberats den egun huntaz gozatzera.

 

                            2

Egun guziz familiak dira mila gisaz barraiatzen,

Anaia, arreba, josienak elkarrenganik urruntzen,

              Amak nigarretan umeak deitzen,

              Haren boza nihork ez aditzen.

Bainan herriko bestarekin guziak etxera biltzen.

Bere burhaso maite horiek amultsuki besarkatzen,

Egun eder, egun gozoa, atseginez gainditua.

Berantegi aditu tuzu gure bihotzen oihua!

 

                            3

Gizon gazte gorputz lerdena, hunat herriko gorria:

Eta zuk, neskatxa kriketa, laster kaxa soin txuria.

              Goizetik denbora dago garbia.

              Nihon hedoi bat ez, zer loria!

Jadanik urrun ikhusten dut plaza jendez estalia.

Loth beraz zuen makhileri: lagunak, gaiten abia.

Goazen, goazen, zahar gazteak, goazen herriko plazara

Atseginez hain aberats den egun huntaz gozatzera.

 

                            4

Plazara heltzen garenean, zer zaiku kolpez agertzen,

Sei herrunketan gazteria, zaharrak etziren azken,

              Zortzi pilotari dira jokhatzen,

              Begiak dituzte liluratzen.

Nahiz oraino, bere boza nihork ez duen altxatzen,

Segur naiz bakhotxak duela gogoz bederen kantatzen,

Egun eder, egun gozoa, atseginez gainditua.

Berantegi aditu duzu gure bihotzen oihua!

 

                            5

Aurthen Urruña lehen dugu, besta guzien nagusi,

Ikhusten dut, eta halere kasik frogarik ez aski;

              Zein goradanik Printze bat den jautsi,

              Gurekin egungo khide jarri.

Eskaldunak ez dugu sekula Jaun hori behar ahantzi.

Orai, ez bakharrik bihotzez, kanta dezagun goraki:

Biba! biba gure Printzea, hanbat thalenduz bethea;

Thalenduen bardina dago xoilki zure berthutea!

 

                            6

Nahiz oraino mila gauza banituzken erraiteko

Printzeaz mintzatuz geroztik guziak litezke flako:

              Lurrera zerutik ez erortzeko,

              Muga da, en'ustez ixiltzeko.

Aski, beraz, bestaliarrak, orai etxera goateko,

Amarra zuen espartinak, ama gure beira dago.

Goazen beraz, goazen gibelat, bainan heldu den urthean

Aurki gaiten, nere lagunak, aurthengo toki berean.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus