—1855 Urruña—

 

Emazte edaliak

 

Jean Martin Hiribarren "Leon Dajas"

 

Airea: Hau da ikhazketako...

 

                1

Bidatxun, Akhamarre, Salies hetan,

Elkhar iduritsuak dire orotan,

      Guziz gustutan,

Hango andrek lehia lege aisetan,

      Arno goxotan:

Itho bedi eskaldun lakheta hetan! (Bis)

 

                2

Landes alderat handik denak hedatzen,

Ostatutan andreak ditu aurkitzen,

      Arnoz freskatzen,

Zitziz dutela eltze garthetan ontzen;

      Guti gorritzen

Duten arren burua maiz aski galtzen. (Bis)

 

                3

Eskaldunek holako guti ikusi,

Arnoak hekin andre nihoiz nahasi,

      Zein den itsusi!

Agertzen direnean zikhina nausi,

      Buztan gahasi,

Iduri bazter orok behintzat sasi. (Bis)

 

                4

Ez da nihoiz ikusten, Landes herrian,

Emazte edalerik khilo gerrian,

      Orratz errian

Izanik ere senhar larru gorrian,

      Negu bizian,

Holako plantak dire ema hordian. (Bis)

 

                5

Ziztu beldurra dute kurtxoin barneko,

Mihiserik date listairendako,

      Ez buhurdiko,

Ohe hegi guziak trapu izarrezko,

      Kherrutan zoko,

Aphaindura ederrak andren gelako!

 

                6

Manketan nausi dute edari toki,

Ophor eta gathilu bada ausarki,

      Bai botoilaki:

Arnorik etzinuke hargatik aurkhi,

      Emek goxoki,

Baxerak hautsi gabe, edana naski. (Bis)

 

                7

Bazter guziak dire garbitzekoak,

Harriak landiertzat, eskas hauskoak,

      Alkhipekoak,

Bizpahirur haitz ondoz egin trunkoak,

      Gela osoak

Eztai latsez geroztik miratzekoak. (Bis)

 

                8

Heldu direm jendentzat hekin grazia.

Karroin eta sakreka solas guzia,

      Hura bizia!

Ama hordiek haurrei erakutsia

      Zeru hazia,

Saindutasuna balitz hoin itsusia! (Bis)

 

                9

Urrun beza Jainkoak ema holako,

Alferrik handiena lan orotako,

      Salbu tripako,

Gai zortzi egun gelan hertzen uzteko,

      Ongarri puerko

Erdaldunetan xoilki on bizitzeko. (Bis)

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus