1855 Urruña
Eman nahiz higuintza...
Jean Martin Hiribarren "Laurent Daguerre"
1
Eman nahiz higuintza hordi emazten
Alzetan ikusien hemen naiz hasten,
Minez erraten,
Gordetzen diren behin xirrixt egiten,
Berak egoten
Hats gaxtoak dioteno usain ematen.
2
Luzatzen dire gero, khaldak errotuz,
Ezin utzi gathilu husturik gustuz,
Dira nausituz,
Kanpo ibiltzen laster, barne gorituz,
Guti oroituz,
Nihor trufa diteken hekin mandatuz.
3
Ostalerak badaki zer duten nahi,
Zoinpean dakharkete galderen baki,
Anpoila mihi,
Haren bethetze sari, xakhuan bihi,
Ez beldur lohi,
Eginik ere atzo uriz zer nahi.
4
Nihor bada lekhuko hekin sartzean,
Ez dire enganatzen ttup galdetzean,
Pinta deitzean,
Bi erri erakutsiz buru haztean,
Ezkaratzean,
Berehala iresgai bat ilkhitzean.
5
Arte guziez dire hausten bidetan,
Trebes utziz bazterrak bere etxetan,
Haurrak larrutan,
Nihor guti agurtuz gurutzatzetan,
Agor hirritan,
Ithorik urraizia zintzur lanetan.
6
Lokharria darite upusurdatik,
Bortz erriak zapata herrestaturik,
Urin mothotik,
Ile nahasiena buru guzitik,
Sudur gorritik,
Arraspa eta mukhi ongarrizkotik.
7
Ez beira alhasetan hekin trenxoinei,
Ez armarioetan zituzten soinei,
Ezkontzan onei,
Ez diote egiten, bere gizonei,
Zothinak lanei,
Eltzekari emana den beharrenei.
8
Ez dire halakoak gizon lagunak,
Ema urruntzaleak ditezken minak,
Aingeru onak,
Nola baitire andre euskaldunenak,
Hautatuz denak,
Emazte hori baden ez dakitenak.