—1855 Urruña—

 

Emazte edaliak

 

Bruno Hardoy, Urkhuraikoa

 

Airea: Hauxe da ikhazketako manduaren traza, &

 

                1

Emazte edalea, jende bahaska,

Zer nahi deatsala, bethi elheka,

      Dena kalaka,

Behiner'ezt'ixiltzen, haren kurrinka

      Jinkoa, zuk barka,

Etxeko lanetarik bethi iheska, a, a,

Etxeko lanetarik, bethi iheska.

 

                2

Beroxago denian, bethi mokoka,

Lehen jinari gerla, hara ataka,

      Hari mendeka,

Arrazoin gutiz bardin fite kolpeka,

      Ala biloka,

Hala hezten du harrek bere pottoka, a, a

Hala hezten du harrek bere pottoka.

 

                3

Hirugarren gradua eta azkena,

Nihonek ikhusia, ezta omena,

      Ez hoberena,

Emaztekiak galtzen bere izena,

      Hauts hidazana

Hori primarik balitz, hark luke dena, a, a

Hori primarik balitz, hark luke dena.

 

                4

Mothua falta zuen, urthuts oinetan,

Zikina zariola merke burrustan,

      Zaiak errestan,

Begiak hilak eta barnia sutan,

      Hotina apuntan,

Xutik ezin egonez, lanak zanguetan.

Xutik ezin egonez lanak zanguetan.

 

                5

Pottoka gaitza zuen gobernatzeko,

Sobera goihenduia hark moldatzeko,

      Murdazatzeko,

Hirrisku handitan zen gaizki heltzeko,

      Anbil eiteko,

Inthalat erori zen han garbitzeko, o, o,

Inthalat erori zen han garbitzeko.

 

                6

Eztea bada krima handia

Jaunak eman dohainak hola galtzia,

      Ostikatzia,

Lohitik ezin altxa, zein bertzia,

      Hordi muxia,

Muthur aphal batentzat baltsan utzia, a, a

Muthur aphal batentzat baltsan utzia.

 

                7

Holako kriaturak bakharrak dire,

Nonbre xumean ere sobera dire,

      Dudarik gabe,

Eskual herriez kanpo dienak ere,

      Bai behar ere,

Eztugu ez hetarik hemen batere, e, e

Eztugu ez hetarik, hemen batere.

 

                8

Gure andrek eztute segur sinhesten,

Emaztekia dela hola mozkortzen,

      Zentzuz gabetzen,

Heien delikatasuna gutiz kolpatzen,

      Erreboltatzen,

Aiphatuz beraz ere dira nardatzen, e, en,

Aiphatzen beraz ere, dira nardatzen.

 

                9

Hauien desir guziak obra onetan,

Zilharra bezen garbi beren etxetan,

      Lan guzietan,

Sobrezia handia beren elhetan,

      Jan edanetan,

Ttottaño bat haizu da behar denetan, a, an,

Ttottaño bat haizu da behar denetan.

 

                10

Konseilu ttipitto bat behar dako,

Emaztentzat bezala gizonendako,

      Ororendako,

Espainol bugre horri khasu eiteko,

      Ez fidatzeko,

Izari honest batez kontentako.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus