—1855 Urruña—

 

Zer zorigaitza!

 

Arnaud Haramboure, Ziburukoa

 

Airea: Gure Xixili...

 

        1

Zer zorigaitza,

Dudan jasateko,

Sobra da latza

Ixil egoteko,

Badut emazte bat

Hartuta alderat

Ebatziz nere moltsa

Duat ostaturat

      Zer zorigaitza.

 

        2

Istan guzian

Anpoila betezko

Dabilka zarpan,

Urrup egiteko

Soldurik motua,

Soina lepokua

Ihesi etxetikan

Eskatzerat dua

      Istan guzian.

 

        3

Urdantsa tzarrak

Arnuan igeri,

Itentu mainak

Bere gorputzari,

Zonbat du pairatzen.

Isilik jasaten

Ur hutsez egin saldak

Derauzkit emaiten

      Urdantsa tzarrak.

 

        4

Lakrikunxuak,

Keinuak aitzeko,

Baditu inak

Ostaturatzeko.

Hor bi errirekin

Han hiru lauekin,

Zintzur ziloko karrak

Berratuz totekin.

      Lakrikunxuak.

 

        5

Dohakabeak

Ez du ez amesten

Haurrek beharrak

Tubela siflatzen.

Beriak iretsiz

Bertzenak ez utziz

Golko bizkar lasterrak

Beteak tu zorriz.

      Dohakabeak.

 

        6

Andre edana

Bethi da alferra,

Lohi ohoina,

Senarrarentzat tzarra

Gizona funditzen

Odola xukatzen,

Guziez akho ina,

Hola da bizitzen.

      Andre edana.

 

        7

Lagun maiteak,

Uztarri huntako

Ez gare inak,

Unekin batzeko

Ez, ez da lurrean.

Gizonen semetan

Holako zintzurrak

Dirade emetan.

      Lagun maiteak.

 

        8

Gizon gazteak,

Eman beraz, kontu

Zintzur idorrak

Ez, ezkontzaz hartu.

Utz beitez mutxurdin

Bere edanekin,

Atzematekotz oinak

Beira moserekin.

      Gizon gazteak.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus