—1855 Urruña—

 

Zenbeit hitz orai ditut

 

Arnaud Haramboure, Ziburuko xantrea

 

Airea: Asto bat saldu nihon Manuel Traturi

 

                      1

Zenbeit hitz orai ditut pertsutan ezarri,

Laido egiteko andre mozkorrari

Gizonen begietan daude higuingarri,

Emanak direlakotz arras arnoari,

      Egartsu tzar hori,

      Lotuba emari

      Du habondagarri

      Eta izigarri.

Halako amak ditu urrikalgarri.

 

                      2

Ikusten tugu heltzen ostatuetarat

Urrats bezanbat itzuliz gibelerat

Sartuak direnean barneko alderat

Ez ditezke atrebi itzez galdetzerat

      Bizia lasterrerat

      Kuri alaserat

      Kikera artzerat

      Gazi gordetzerat

Debru kaiku hartan zer duan triparat.

 

                      3

Hiru edo lau herri dituzte altxatzen,

Ostalerarekin hola elkar haitzen,

Amarru handiekin karrikarat heltzen,

Urbildu direnian eroriko jartzen.

      Han tugu ikusten

      Hurrup hurrupatzen

      Lauetan berratzen

      Dire atrebitzen

Xutitu orduko lurrerat erortzen.

 

                      4

Berak bertzerenak dituzte iresten,

Haur gaxuez ere ez dire oroitzen,

Zeruaz eta lurraz bihotzez ukatzen

Bethi edanarekin dire egarritzen.

      Arras alfer iten,

      Ohoinkuan lotzen

      Lohi bilakatzen

      Hori da gertatzen,

Sudurra kikeran maiz delakotz sartzen.

 

                      5

Holako emaztia daguen etxian

Bizi dire denak erromeserian,

Atorrarikan gabe larruben gainian,

Irailia delakotz beti gorringuan,

      Balitz arratsetan

      Jar supazterrian

      Senar haurren baltsan

      Kilua gerrian

Guziek lukete atorra soinian.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus