—1855 Urruña—

 

Mundu hunetan hainitz emaztek

 

Beñat Dorbe

 

Airea: Urnietako Marie Tranpu

 

                            1

Mundu hunetan hanitz emaztek edaria maite dute

Bethi barnean hildurak eta zintzurrak egarri triste

Dugun nafar edo agorient den merke edo kario,

Gastuari halakoa denak nehoiz behatzen eztio.

 

                            2

Estomakatik bethi flakezan indarrez dire gutitzen,

Maiz zerbeit hartu beharra dute direnaz gero herbaltzen

Emasabelak apur bat ere uzten ez ditu bakean,

Edari xorta bat baitezpada behar dukete barnean.

 

                            3

Xorta bat orai laster bertze bat ixilik edo ageri,

Nakhasdura guti izaten da nahiz izan borthitzegi;

Erratea etzaie ahanzten nihor bada aldaketan,

Ez litzaiket errex ohitzea edari borthitz hunetan.

 

                            4

Zer da gertatzen bethi hortarik bizioan dire sartzen

Etxeko lanez orhoitu gabe edaria gogoratzen,

Deusez konturik, guziak trebes ahulkeria hauzoan,

Hitz onak baino maizago tuzte juramentuak ahoan.

 

                            5

Jaunzkietarik seinale dire emazteki edaileak,

Zaia zikina, mothoa makur artharik gabe ileak,

                [...]

                [...]

 

                            6

Soilarutako arto-ogiek irauten ahal duteino,

Konkuila beltx bat bidean dabil ostatutik etxeraino,

Denbora guti hustuz geroztik etxean du iragaiten,

Berak ez pada mandatariak lasterrez dute bethetzen.

 

                            7

Ah! Zer bizia daramatena mundurat sorthuz geroztik,

Goizean goizik abiatuak garraioan ostatutik.

Begiak gorri, mihia motel, arratseko loa segur,

Berotuz geroz ongi sabela ez dire sorginen beldur.

 

                            8

Edarian ohitzearekin bada bertze biziorik,

Bertzen gauzetan nihoiz lotzeko ez dukete ahalkerik,

Lore ederra garbitasuna eta guziz berezia,

Edanari emanez geroztik laster dute ahantzia.

 

                            9

Hamabortz egunetarik dugu hauzo-herrian merkatu,

Gutiz gehienek nahi dute nolazpait hartan agertu,

Emaztekiak dire komunzki lehia handi horrekin,

Denbora errexki daramate hagitz tratu gutirekin.

 

                            10

Oren bat edo bien buruan etxetik ilkiz geroztik,

barneak zerbait galdegiten du ezti edo garratzetik,

Karrika hoitan bada zer hauta biskotxa ttiki batekin,

Azkenik hiltzen denak, diote, guziak pagatuko tin.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus