—1855 Urruña—

 

Mundia nola beitu ekhiak argitzen

 

Filipe Borthiri, Onizepekoa

 

Asko airetan.

 

                  1

Mundia nola beitu ekhiak argitzen,

Emazte honak hala etxia edertzen,

Ala beita dohatsu izanen gizona

Emaztia halako ukhenen diana!

 

                  2

Emazte hon zuhurra, grazia handia!

Haren althian ezta deusere urhia.

Harekilan gozoz da gizona biziren,

Zoin haboro dirade biak zaharturen.

 

                  3

Ardoari emanik dea emaztia?

Senhar gaxoarentzat, oi zer ahalkia!

Ifernia etxian, laidoak kanpoan,

Harentako bakerik nola daite izan?

 

                  4

Hordikerian sarthu den emaztekia

Ezin erran daiteke zoin den itxusia,

Eijerren zena lehen guziz miragarri,

Ardoak ezarten du ihes egingarri.

 

                  5

Zer egin da nuizpaizko emazte zilharra,

Arropetan etxian hanbat garbi zena?

Hain indesik, zirtzilik, nontik da elkhitzen?

Zer kanbioa beitu ardoak egiten!

 

                  6

Edaliaren etxen ezta ordre hunik,

Eztu hark antsiarik, eztu tenorerik,

Haur gaxoak senharra eztutu beztitzen,

Gosiareki dutu erdietan uzten.

 

                  7

Auherretan senharra lanez phorrokatzen

hark irabaz ahala lagunak iresten,

Arte hortan etxia zorrek iroanik

Bera, haurra, senharra ezdeus baraturik.

 

                  8

Bizioz mintzatzera emazt-edaliak

Horditzia bezala badutu bestiak.

Ala den edateko, ala den edanik,

Deusetan halakoak eztu baramenik.

 

                  9

Sendimentu guziak ardoan ithorik,

Ahalke modestiak hoinpetan harturik,

Bizioan xederik eztu ezagutzen,

Gizon moldegaitzenak dutu gaintitzen.

 

                  10

Emaztia ez fida beraz ardoari,

Etxekitzen bazira prestutarzunari,

Maite batuzu haurrak, senharra, etxia,

Ura izan dadila zure edaria.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus