—Urruña 1854—

 

Beha dezagun ongi

 

Martin Arrupe

 

                  1

Beha dezagun ongi alde guzitara,

Gizonik urusena laboraria da,

Bizkitartean bada ofizio onik,

Bainan ez hori bezain ohoragarririk.

 

                  2

Erran dut urus dela, ez zait urrikitu,

Guzien ohoreak merezi baitditu,

Urustasun guzia lurraren gainean

Ez da bertze deusetan baizik ohorean.

 

                  3

Zoin bere estatuaz kontent izatea

Bertzek urustasun bat osoki maitea

Laborariak badu arrozoina franko

Bere bizi moldeaz kontent izateko.

 

                  4

Biba laboraria ohoreak hiri,

Hik hazkurri ematen mundu guziari,

Laborea bezala bertze gauza ere

Hi ganik heldu dituk dudarikan gabe.

 

                  5

Idi eta aretze, zikiro gizenak,

Hire artha handia izatu dutenak,

Errege eta Printze enperadoretan

Hiri esker ezarten bere mahainetan.

 

                  6

Oilo eta oilasko, antzara, ahate,

Etxe aberatsetan arras on zaizkote,

Horiek denak laborariak haziak,

Bai eta bertze fruitu suerte guziak.

 

                  7

Denboran denborako baratzekariak

Patata, ilhar, aza, kobatu zuriak,

Hirietarat dohaz egun guzietan,

Bizitze guzia da laborarietan.

 

                  8

Marinelak urean arrainen kausitzen,

Laborariak ditu hek ere laguntzen,

Ogi xingarki eta haragi gazitu,

Horiek denak zoini esker othe ditu.

 

                  9

Zoin gauza beharra den munduan ogia,

Guziek behar dugu aithortu egia,

Xoriak ohatzean umeak bezala,

Denak laborariak hazten gaituela.

 

                  10

Ihizkinak airean arrainak urean,

Laboraria bethi hari da lurrean,

Ez dakiola ahantz zeruko jaunari,

Laguntza ematea laborariari.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus