—Urruña 1854—

 

Laboraria

 

Dussaut, bardoztarra

 

                      1

Ohore, amorio laborariari,

Gure hazteagatik nekatzen denari,

Haren medioz lurrak zerbait du emaiten,

Hari eskerrak oro girade bizitzen.

 

                      2

Haz-aurrak amaño amatako hartzen,

Hala balitz bezala bihotzez maitatzen:

Gure aitañori, laborariari,

Amorio dezogun eman haz-ordari.

 

                      3

Aski eskarniatuz, izertuz, nekatuz,

Bere osagarria milatan jokatuz,

Laboraria gaxoak mundia du hazten,

Eskerrik, nahi bada, eztian ukaiten.

 

                      4

Ohean hiritarra dago ahatzerik,

Arrankura guziak lohan ehortzirik:

Laborariak eztu argi-lo egiten,

Aztalak ihinzean goizik tu etzaten.

 

                      5

Aroaren beldurrez ezta baratuko,

Hotzak, beroak deusek eztu lotsatuko:

Zonbat ere beituke lana bortitzago,

Hanbat hobeki zaio bularrez lotuko.

 

                      6

Laborariak nekez geinatu ogia,

Zuk gozatuko duzu, hiritar nagia,

Nahi bezala zira beti zu izanen,

Aski nekez hark beitu artoa ukanen.

 

                      7

Laboraria, jinen ote zaik eguna

Lehen errege batek hitzeman zeiana?

Goiz edo berant ote haie ikusiren,

Igant-oroz oiloa tupinan ezarten?

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus