—Urruña 1853—

 

Montebideoren aipu handiak

 

Martin Halsouet "Ttipi"

 

                1

Montebideoren aipu handiak

Niri eman dauzkit alegerantziak

Deliberaturik harat juaitia

      Zer zorokeria!

Esperantzarekin han aberastia

      Ethorri zait idia.

 

                2

Juan behar naizela erran diot amari

Hark ez ninduen nihondik utzi nahi

Nolaspeit gan nahi bortxa eginik hari

      Orobat aitari

Gero urrikiak baitzaizkit etorri

      Eginikan lan hori.

 

                3

Aita amak dire jarri tristezian

Hitzeman nuela aditu zutenian

Ni heien aldian nigarra begian

      Ilun bihotzian

Ez jakin nola egin heien kitatzian

      Jarri naiz tristezian.

 

                4

Ama eriturik ohian zait gelditu

Nere solas onez ezin dut kontsolatu

Ama ez khekhatu huts eginez barkatu

      Behar naiz partitu

Nik egin fortunak zuk izanen tutzu

      Har ezazu deskantsu.

 

                5

Untzia pasaian bere marinelekin

Ni engaiatua guateko harekin

Ezin despeitu familiarekin

      Aita eta amarekin

Eta aubridekin han baken zer egin

      Orok bihotzian min.

 

                6

Adio aita eta ama aubride maitiak

Hauzo adiskide ahaide guziak

Nere sor lekua bai eta mendiak

      Usten tut guziak

Nere tristeziak zuen kitatziak

      Ez dirare xumiak.

 

                7

Kantu hauk eman ditu Urruñako ttipik

Ez zitaken mintza arrutinatik baizik

Ez tu eskolarik, ez prinzipiorik

      Malur du hortarik

Ibili izan balitz eskolan gazterik

      Bazuken orotarik.

 

(Urruñan egina abuztuaren 13an 1853

Martin Halsouet dit Ttipi)

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus