—1852 Urruña—

 

Monsieur Dabadie

 

Martin Halsouet "Ttipi urruñarra"

 

                    1

Mila zortzi ehun eta berrogoita hamabi

Zuri mintzo natzaizu Monsieur Dabadie,

Zu zare eskualdunen kontsolagarri,

Zori onean zare gu ganat ethorri,

Ohore egin diozu gure herriari,

Manera guziez zare xarmagarri.

 

                    2

Zure presentzia da xarmagarria,

Kasi iduritzen zait izar bat berria,

Zuk ohoratu duzu gure herria,

Ekharri deraukuzu prima bat handia,

Liberti gaitezela bestetan jendia,

Gizon preziatua eta maitagarria.

 

                    3

Monsieur Dabadie, zutaz naiz mintzatu,

Ez ahal zare bada hortaz afruntatu,

Huts egin badut ere jauna barkhatu,

Eskola handitan ez banaiz pasatu,

Halere nahi zaitut onhezki aipatu,

Nere inozentzia ezagut zazu.

 

                    4

Gure plaza berria egin eta beriala,

Jauna, izatu dugu zure beharra,

Bethi izatu zare gizon leiala,

Errekonpentsatzeko moianez ez bada,

Eginen dugu bada gure egin ahala,

Zure kontserbatzeko posible bada.

 

                    5

Monsier Dabadie, hitz batez barkhatu,

Pilotariak ere nahi ditut aipatu,

Onhezki bai ditutzu denak tratatu,

Zure prima handia dute estimatu,

Eta ohorezki Urruñan jokatu,

Holako hainitz ez da lehen izatu.

 

                    6

Mila zortzi ehun eta berrogoita hamabian

Prima eman daukuzu bigarren aldian,

Holakorik ez da eskual herrian,

Kontserbatuko zare oraino agian,

Nik desiratzen zaitut denbora luzian.

Hemen egon zaitezen gure artean.

 

                    7

Hunekin konplitzen ditut zazpi pertsu berri,

Guzietan aipatuz Monsier Dabadie,

bethi errespetu nahi diot ekharri,

Jauna gure herrirat baitzare ethorri,

Ohore handi hori zuk duzu ekharri,

Huntan gelditzen naiz, zure zerbitzari.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus